XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

bakarka ikasterakoan, gelan egin ez dutena burutu behar dute.

Arazo hau bi eratara arin daiteke.

Ikasleak prestatuta irits daitezke gelara aurrez apunteak fotokopiatuta banatzen bazaizkie; hartara, aurrez irakurri eta klasean ikasi ahal izateko moduko ezagupen-egitura lortu ahal izango dute.

Beste era bat, edo aurrekoaren gehigarri gisa, irakasleak aurrez klasearen eskema bat eman dezake, irakatsiko diren kontzeptuak aski argi deskribatuz eta erreferentzia bibliografikoak emanez, ikasleek horrenbestez behar dituzten inkluitzaileak lortu ahal ditzaten.

Geroago, klasean, inkluitzaile horiek desberdindu egin daitezke, eta beharrezko bereizketak egin menpeko kontzeptuen artean.

Programak gai-zerrenda bat besterik ez dira izaten gehienetan, oinarrizko kontzeptuak eta hauen arteko erlazioak azaltzen ez dituena.

Testuliburuak ikuspuntu psikologikoaren arabera antolatuko balira, testuliburuan aurkeztutako kontzeptuak zabaltzeko eta integratzeko diseinatutako klaseak modu eragingarriz prestatzeko balio lezakete.

Aurreko atal batean, hainbat jakingaitan erabiltzen diren lan-metodoak deskribatu ditugu.

Bere alorrean zenbat eta emankorragoa izan klasea ematen duen pertsona, edo zenbat eta hobeto ulertu bertan erabilitako lan-metodoak, hobeto ezaugarritu ahalko du, bere jardueratik bertatik hartutako adibideak deskribatuz, irakasgaiarekin zerikusia duten gertaera, kontzeptu eta trebetasun berriak identifikatzeko prozesua.

Klaseen bitartez eragingarritasun handiz transmiti daiteke batzuetan antzerkia eginez irakasgai bateko lan-metodoei buruzko ideia pertsonala, batez ere diapositiba, filme, eredu edo katedrako esperientzien bidez argiagotzen denean.

Ezagupen berriak sortzeko metodoak ulertzen dituzten ikasleek aukera handiagoa izango dute era esanguratsuz aurkeztutako kontzeptuak atzemateko, besteak beste irakasgai bateko ikasle guztiek lehen mailako abstrakzioak beren hitzezko etiketekin bereganatu behar dituztelako, bigarren mailako abstrakzioak esanahiz ikasi aurretik.

Lan-metodoak argitzeak lagundu egin diezaieke ikasleei lehen mailako abstrakzioak egiten eta etiketa kontzeptualak kasuan kasuko fenomenoarekin erlazionatzen.

Prozesu hau musikari, historiari eta humanidadeei aplikatzen zaie, bai eta zientziei ere lan-metodoen eta zientzilariek egindakoen arteko elkarketa agerikoagoa gerta daitekeenean.

Irakaskuntzaren teoriaren ikuspuntutik, klase magistralak baliagarriak izan daitezke (...)